2012-09-24

11. gaia: ERROMATAR ZIBILIZAZIOA

Erromatar Zibilizazioan sartuko gara 11. gai honetan. Non sortu zen, zer nolako gizarte mota zuen, nolako hedapena eduki zuen etab. ikasiko dugu. Hemen wikispace honetan ikasiko dugun laburpena txertatu dizuet, zuen etxeetan ikasi ahal izateko.

2012-09-20

10.gaia LEHEN ZIBILIZAZIOAK: MESOPOTAMIA ETA EGIPTO

Hemen daukazue 10. gaiaren  dokumentoa, gelan erakutsitakoa. Horrela ez duzue arazorik edukiko zuen dokumentoa galtzen baldin bada. Ez dago aitzakirik!! 

Esteka honi zanpatu eta agertuko zaizue esandako dokumentua: 

9.gaia HISTORIAURREA

Kaixo ikasleok, hemen daukazue Historiaurreari buruzko presentazioa. Bertan klasean landutakoa dago eta hemen hainbat alditan ikusteko aukera daukazue. Zalantzaren bat baldin badaukazue, idatzi komentarioetan eta ahal bezain laister erantzungo dizuet.

2012-09-14

Lurraren eraketa

Bideo honen bidez Lurraren eraketaren ideia orokor bat egin dezakezue. Luzea da, baina zatika ikus daiteke. Lurra jaio zenetik, gaur egun arte eman diren aldaketa garrantzitsuenak azaltzen ditu, oso ondo gainera!


2012-09-13

GURE ZERUA

Gure zeruan hodei forma diferenteak daude. Hodei guztiak ezberdinak dira eta bakoitza eguraldi mota baten seinale izango dira. Goazen hodei formaren eta eguraldi motarekin duten erlazioa ikastera:


Zirroestrato deituriko hodeiak dira hauek.Ez ditu prezipitazio handirik ekarriko, eguraldi onaren seinale dira.


Hodei hau kumuloninbo deiturikoa da. Prezipitazioak dakar eremu txiki batean, hau da prezipitazio lokalak.

2012-09-12

6. GAIA: EGURALDIA ETA KLIMA

EGURALDIA: Halako une batean atmosferak daukan egoera da, hainbat elementu meteorologikoz definitua.Elementu meteorologiko hauen aktibitatea epe laburrekoa izango da, egun bateko iraupena gutxi gora behera.

KLIMA: Eskualde bateko eguraldi edo atmosfera-egoeren seriea da, beraz, denbora luzean neurtuak. Klima mota ezartzeko tokian tokiko eguraldiaren neurri estatistikoak, urtekoak eta hilabetekoak, kontuan hartzen dira: tenperatura, prezipitazioa, eguzki-orduak, argia, hezetasuna, haizearen abiadura etab.

Lurreko klima eta eguraldia ulertu ahal izateko beraz, atmosferak nolako funtzionamendua duen ezagutu beharko dugu. Baina, zer da ATMOSFERA?

ATMOSFERA: Lurra inguratzen duen gas-geruzari deritzo.

Lurreko eguraldia eta klimak ulertu ahal izateko, beharrezkoa da jakitea atmosferak nolako lana egiten duen. Atmosferak hainbat geruzatan dago banatuta, bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta horren ondorioz, geruza bakoitzak funtzio bat du.

Atmosfera den bezalakoa delako, Lurrean bizitza dugu.

Bideo oso interesgarri bat txertatu egin dut, atmosfera hobeto ezagutu ahal izateko.