2012-09-12

6. GAIA: EGURALDIA ETA KLIMA

EGURALDIA: Halako une batean atmosferak daukan egoera da, hainbat elementu meteorologikoz definitua.Elementu meteorologiko hauen aktibitatea epe laburrekoa izango da, egun bateko iraupena gutxi gora behera.

KLIMA: Eskualde bateko eguraldi edo atmosfera-egoeren seriea da, beraz, denbora luzean neurtuak. Klima mota ezartzeko tokian tokiko eguraldiaren neurri estatistikoak, urtekoak eta hilabetekoak, kontuan hartzen dira: tenperatura, prezipitazioa, eguzki-orduak, argia, hezetasuna, haizearen abiadura etab.

Lurreko klima eta eguraldia ulertu ahal izateko beraz, atmosferak nolako funtzionamendua duen ezagutu beharko dugu. Baina, zer da ATMOSFERA?

ATMOSFERA: Lurra inguratzen duen gas-geruzari deritzo.

Lurreko eguraldia eta klimak ulertu ahal izateko, beharrezkoa da jakitea atmosferak nolako lana egiten duen. Atmosferak hainbat geruzatan dago banatuta, bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta horren ondorioz, geruza bakoitzak funtzio bat du.

Atmosfera den bezalakoa delako, Lurrean bizitza dugu.

Bideo oso interesgarri bat txertatu egin dut, atmosfera hobeto ezagutu ahal izateko.












No hay comentarios:

Publicar un comentario